Zirimiri

Biografia

Larrik Alde Trikitilariak

Kristian eta Patrik Larralde anaiak Parisen sortu ziren, euskaldun famili batean. Euskal dantzan hezituak izan eta, euskal herrira itzuli dira, eta haientzat inportanteak diren bi gauzak sakondu dituzte: euskara eta trikititxa.

20 urte baino gehiago jotzen daramatza LarreAlde taldeak, euskal herrian herriz herri, noski, baina euskal herritik kanpo ere. Baxe nafarroako trikitixa herrikoian oinarritzen da bikotea, eta musika tradizionala, neo-tradizionala eta bere sorkuntzak jotzen ditu.

Iparraldekoak izanki, dantza jauzi tradizionalak eta Iparraldeko errepertorioa plazetan botatzen dituzte (masurkak, baltzak, kontra dantzak, dantza jauziak eta soka dantzak…). Bestaren kari, plazetan, herritarrekin momentu alaitsuak partekatzea gustatzen zaie anaiei. Bikotearen filosofia da.

Zirimiri

LarreAlde trikilariak plazatik plazara ibili dira musika hori jotzen. Zirimiria bezala, haien zatiak herriko giroa delikatuki bustitu dute. Diska honetan, bi anaiek, haien 12 sorkuntza famatuenak bildu dituzte.

Musikariak

Xabi ALBIZTUR: Gitarrak
Jakes GUECAIMBURU: Baxua
Christian LARRALDE: Panderoa eta beste perkuzioak
Patrik LARRALDE: Trikitixa

Musika zatiak

IbaiOna (Patrik Larralde, 2015)
“Ibai Ona” baionako izenean oinarritzen da. Zati hau Baionako karriketan sortu da 2015an. Baionan, goiz batez, ekarle bat edariak tabernetarat ekartzen ari ziren “diable” deitutako tresna batekin, zenpez beterik, eta ekarlearen “diable” horren errotak azantza egiten zuen. Ekarleak, jakin gabe, Fa nota eta biribilketaren erritmoa jotzen zituen. Azantzaren gainetik jotzen hasi ginen anaiarekin batera, nota eta erritmoa arrapatuz. Eta biribilketa berri bat sortu genuen.

Biribilez zabiltza (Patrik Larralde, 2002)
Egun batez, fandango bat sortzeko gogoa nuenean, garbigailuak bere lana betetzen zuenean “tututututa tututa” jotzen zuen. Beraz makur… Bainan arrabots horrek fandango horren erritmoa eman dit, eta garbigailuari esker, “Biribilez zabiltza” fandangoa sortu da.

Jokin (Patrik Larralde, 1996)
Arin hau, ene gaitxemea Jokin sortu zelarik asmatu nuen, berari ongi etorria emateko.

Amsterdamen (herrikoia arramoldatua)
Batzuetan gure musika gure mugetatik kanpo ikasten ahal dugu… Holandako dantza konpania batekin ibilli ginen Holanda guzian. Eta musika hau ezagutu genuen. Musika hau Habanera bat da, baina guk tango gisa jotzen dugu disko honetan.

Enea (Patrik Larralde, 1998)
Ainitzetan musika besteentzat sortzen dut, bainan hau, nehorrek ez zautan manatu.

Joseba (Patrik Larralde, 1995)
Joseba Tapiaren binilo bat entzutean trikia jotzea embeia eman zautan. Bainan, trikirik gabe nintzen, orduan, bere doinuak pianoarekin kopiatzen hasi nuen. Trikiaren milaka notetan galduta, nere kabuz, bere musika segitzen hasi nuen jotzean. Eta omenaldi gisa, zati hori Joseba deitu dut.

DuDa (Patrik Larralde, 2012)
Euskara UKAN ala euskaraduna IZAN
Dugun ta giren kultura nola ulertu hitzan:
Euskal nortasun gisa ala jabetza gisa?
Nortasun ala jabetza gisan?
Girelako duguia?
Dugulako girea?
Ukan eta izanetik, hori dea bidea?
DuDa…

Zortzikoa (herrikoia arramoldatua)

Mazurka (Patrik Larralde, 2001)
Enetzat, dantza erromantikoena…

Betti (Patrik Larralde, 1998)
Lapurdiko gizon famatu bati, Betti…
Fandango hau sortu nuen Betti Bettelurentzat, 1998an. Betti Betteluk (dantza) jauziak (besteak beste) erakutsi zituen urtetan, eta gure kultura sustengatu baita ere. Esker mila Betti…

Beti arin (Patrik Larralde, 2008)
Arin hau, Bodarin ikusgarriarentzat sortu nuen.

Bideoklipa

Musika

Bere denda:

Bere webgunea: