Chants électromagnétiques

Aurkezpena

Konpositore eta inprobisatzailea, saxofonista eta klarinete jolea, Jean Louis Hargousek jazza, musika inprobisatua eta musika herrikoia lantzen ditu. Diziplina anitzeko ikuskizunen sortzailea, konpainia, musikari, idazle, aktore, margolari eta dantzari askorekin elkarlanean aritu da. « Fraktal » saxofoi laukotearen kidea izan da 10 urtez, eta harekin Hermeto Pascoal eta John Tchicaï ezagutu ditu. Eta « Miren Aranburu Ensemble » jazz-taldearen sortzailea da baita ere.

Bere lan elektroakustikoak eta mistoak munduko herrialde askotan hautatu eta interpretatu dira. SGAEren nazioarteko musika elektroakustikoko saria irabazi zuen Madrilen « Pourquoi n’y a-t-il pas rien » lanarekin. Berantago, « La fabrique du temps » lanak, Di-Stanze Jaialdi Komunitarioko Sari Berezia jaso zuen Italian 2013an, eta Luigi Russolo Sariaren finalista izan zen 2018an.

Azken urteotan Compagnie des Syrtes-ekin elkarlanean aritu da diziplina anitzeko antzerki, dantza eta musika ikuskizunetan, zeinetarako Lina Prosa idazle italiarraren ikuskizunetarako musika konposatu duen.

Chants électromagnétiques  35’34

Bernard Parmegiani soinuen izaeraren konpositore bikainari eskainia, “Chants Electromagnétiques” hauek zazpi kantuetan banatzen dira, bakoitza banan-banan, bere aldetik jo daiteke, gai sonoroaren eta konposaketaren hurreratze eta berezitasun ezberdinen deklinazioa. Eremu elektromagnetiko fisikoen imajinario bat inguratzen gaituen espazioa erabat betetzen, unibertso dardarkariaren metafora.

Itérations: batez ere soinuen errepikapen mota guztietako fenomenoak garatzen ditu, pikorduntzeraino joan daitezkeen iterazio zabalak edo estuak, dinamika eta espazializazio lanekin konbinatuta.

Rémanences: argidun fenomenoekin analogia eginez soinu espazializatuen iraupen luzeago edo laburragoak ematen ditu aditzera, haien entzumen-aztarna. Aurrekoan bezala, soinu-gaiak jatorri akustikoa du soilik.

Proche-Lointain: soinu elektronikoak eta akustikoak jokoan jartzen ditu, hiru azpi-zatitan banatzen da, soinu-eztandak eta soinu laburrak, krakak, igurtzitako sokak, kolpeak, putzak, nabarmenduz, horrela, soinu-objektuen hurbiltasun edo eta urruntze sentsazioa ustekabeko topaketen bidez.

Continuum: tinbre-iturri ezberdinetatik eraikia eta konposatuta dago, jatorri akustikoko soinu-pusketek en glissandi eboluzionatzen dute, batzuetan gutxiago, batzuetan gehiago nabarmenduak, sorburu mekanikoa duten hainbat soinu-iturri dezberdinez nahastuak.

Pulsar: soinu-multzo trinko gisa bururatua izan da materia oso lodiaz haztatua.Zuzen, era lineal eta jarraituan eboluzionatzen du tinbre-metamorfosi batean frekuentzien filtrazioen bidez,danbada kolpekatzaile erritmikoz azpimarratuta.

Asynchronisme: saxofoi esaldi baten harmonikoen arteko eta tresna beraren giltzen hotsen arteko joko baten grabaketa da, guztiak konposatuta eta nahastuta lekuz kanpo etengabean eta abiadura ezberdinetan.

Lux tenebris: jatorri akustikoa dute soinuek, zertxobait landuak edo modulatuak tonu ezberdinetan nahasten dira crescendo eta decrescendo batean frekuentziak metatuz eta unean-uneko ahotsak danbada astuneko kolpez puntuan jarrita.

La fabrique du temps  9’49

Harri distiratsuak
hautsitako metal eztanda
itzalek barrunbe zurietan egiten dute oihartzuna
gainazal tolestuetan kolpeen gorakada
gurpila burugogor agortzen da deuseztatuta
bat-batean denboraren malkoen artean zabalik
saihestezinaren taupada

2012ko urrian Parisko GRM-ko akusmonioan sortutako pieza. Di_Stanze Musika Elektroakustikoko Nazioarteko Jaialdiaren Sari Berezia 2013 Italia

Pieza honen izenburua eta bere ekoizpena, ezaugarri fisikoen bidez denboraren nozioak eta planteatzen dituzten galdera filosofikoen bidez jorratzen dituzten liburuen irakurketetan inspiratu ziren (Etienne Klein, Les Tactiques de Chronos).

Pieza honek modu guztiz korapilatuan gauzatzen du denborazko balioespenen dinamika eta modalitate ezberdinen, iraupena, zikloa, errepikapena, aldiberekotasuna, segida eta abar…

Aniztasun tinbriko handiko soinu-material batetik, pieza etengabe eboluzionatzen da begizta eta soinu-banda espazialen bidez, eraso perkusio, patroi eta forma labur oso presente eta mugikorretan kontrastean.

 

Ihintza-Chloë Hargous

« Chants Electromagnétiques » horien ilustratzailea, Ihintza-Chloë Hargous Donibane Lohitzunen sortu zen 1992an, eta artista berri gisa Akitania berria eskualdean lan egiten du.  Egoitza Anguleman du 2020tik, eta DNSEPa hiri berean eskuratu zuen, Europako Irudiaren Goi Eskolan (EESI), 2016. urtean. Diziplina anitzeko lana egiten du (bideoa eta soinua, argazkia, margolana, idazketa), aldi berean plastikoa, poetikoa eta kontzeptuala. Esperientzia sentibera eta plastikoa eskaini nahian, haren piezak, maiz, lanaren beste dimentsio batzuk adierazten dituzten idatziekin lotzen dira. Esaldi batean, Ihintza-Chloë Hargous-ek bere ingurune hurbilean, egunkarian eta bere gertakizun ezkutuetan nabarmena dena atzeman nahi du, munduari begiratzeko ahalegina ume-begiekin berrituko balu bezala.

Amas infinis, uzta gaiari buruzko zazpi irudiko serie gisa Auteuil-go (Oise) “La Chambre Verte” jaialdian aurkeztu zen lehen aldiz. Kopuru zehatzik ez duen irudi segida bat da, hedatzen ari dena.  Digresio moduan zabaltzen da, hauteman ezin den elementu jakin baten lehen argazkia abiapuntu bezala harturik: argi-izpia, tomate-landare batean jarritako plastikozko olana busti baten gainean. Seriean segitzen duten irudi hauek, lehen irudi horren ispiluen eta errotazioaren eraginez, bere baitan dituen gainjartze anizkoitzetatik lortzen dira.  “Amas infinis”-ek aditzera ematen du zer espazio eta baliabide erauzten dituen gizakiak bere jakintza-beharra elikatzeko, eta, zehatzago erranik, 2021eko abenduaren 25ean James Webb teleskopioa jaurtitzearen ondorioz sortzen diren izar-uztak.

Ihintza-Chloë Hargous-ek Chants électromagnétiques hauei buruz egindako lanari buruzko informazio gehiago bere webgunean eskuragarria da.

Bidoa

Musika

Bere denda:

Bere webgunea