Argitalpenak
Hitza
Aurkezpena
Euskal doinu eta erritmoak oinarri hartuz eta munduko musika doinuek aberasturik, (Maghreb, Balkan edo Cajun), Euskal Herrikoa bezain unibertsala den musika sortzen du Bidaiak.
Mixel Ducau, euskal musikagintzako ibilbide luzeko sortzailea, abeslari eta musikagile eta musikajole aniztuna; Caroline Phillips greziar eta iraniar jatorriko kaliforniar euskalduna, abeslari eta zarrabete jolea, Matthieu Haramboure baxu jolea eta Fred Faure perkusionista dira taldekideak.
Alboka, zarrabetea, folk gitarra zein banbuzko klarinetearen doinu artean, Xabier Amuriza, Amets Arzalluz, Daniel Landart, Aitor Sarasua eta Mixel Ducauk idatzitako olerkiak ditugu taldeak argitaratutako ‘Hitza’ laugarren lanean.
Emanaldietan, denbora eta espazioa gainditu eta publikoa bidaia berri baten giro berezian murgilarazten duen ohiz kanpoko proposamena dakarren laukotea da Bidaia.