Argitalpenak

Zimurrak baleki

Biografia

Maddi Zubeldia Arozena kantautorea Donostian sortu zen 1961ean eta 11 urte zuela Ziburura bizitzera etorri zen. Gaur arte. Familia bertsozalea izaki, Maddik haurtzarotik poesia eta kantua bidelagun eta bere garapen artistikoarentzat oinarri izan ditu. Euskararen eta hizkuntzen maitatzaileak irakaskuntzaren bitartez transmititzen du bere zaletasuna Seaska federakuntzan, eta bereziki oraindik ere irakasten duen Azkaingo ikastolan.

Maddik beti idatzi izan du, literaturazko zein musikal idazketa beti izan da bere bizitzaren parte, lehenik era intimoan, eta gero familia girora hedaturik. Ondorioz, seme-alabek eta ilobek naturalki eskatu zizkioten Unamarentzat kantu batzuk, horietako zenbait ere taldearen arrakasta eginik. Etxekoentzat idazteko eta konposatzeko plazeraz gain, elkarlan horrek Maddi bere sorkuntzak hurbileko zirkulutik at partekatzera eraman du.

Halaber, H-Eden taldearekin ekoiztu dituen Hamaika aztarna (2013) eta Intimitartean (2015) diskoez gain, Euskal Kultur Erakundearen « Sorkuntza » lehiaketan bi aldiz saritua izan da, poesia sailean. 2017an Elkarren argitaratu duen « Deserria haurtzaro » eleberria « 111 akademia »ren euskarazko literatur sarian finalista izan da. 2018ko apirilean « Immersion/murgiltze » olerki bilduma argitaratu du, Anne Fruchon eta Bernard Olczakekin elkarlanean, Zortziko argitaletxean.« Erran gabe doa » eleberria argitaratu berri du 2019ko apirilean, eta paleta artistikoa osatzeko sortu duen « Oroitzen naizeino » irakurketa taularatuan aktore izaten ari da 2017ko urritik.

« Zimurrak baleki »n, Maddiri bere lehen diskotik ezagutzen zaion « melankolia kontsolagarriak » bizi-bizirik dirau. Mundu honen gorabeherei eta zentzugabekeriei aurre egiten dien bihotzaren melankolia, bizitzaren oztopoen aurrean ama indarraren bihotz-berotasuna. Indar horrek ainguraketa behar du, artistikoki musika herrikoiaren berotasunaren baitan dagoena, bertakoan nola kanpokoan. Hala bada Maddiren aitzineko lanetan bezala hego-amerikar eta zeltiko eraginak aurkitzen dira. Errotze horrek irekitzea ahalbidetzen du, Josean San Miguelek ekarri adierazpen garaikidearekin eraman duen elkarlanak bere musikaren esparru lexikala paisai eta soinu testura berrietara buruzko bidea urratzen du. Gainerakoan, Patrice Têtevuide da kantuak moldatu dituen artisaua, Lerman Nieves soken kuartetoa landu duena. Etxekoak hurbil ditu beti: Unai semea buzukian, Nahia alaba ahotsean, Iñaki iloba perkusioetan. Xano Urtxegi betiko adiskide fidela, eskusoinuan… lehendabiziko albumetik. Azkenik, Michel Claudiok mandolinan eta Cristina Vertizek biolinean bere sotiltasuna Maddiren kantuarenari josten diote.

———————————————————–

“Euskal label diskografikoaren aldeko laguntza”

Bideoklipa

Musika

Bere denda:

Bere webgunea: